Orioko Anibarko Portuko dantza ikastaroa asteartean abiatuko dute

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 15a

  Herritar talde bat korroan jarrita dantzan. Auzotarren arteko harremana sendotzeko eta dantza eginez ondo pasatzeko asmoz sortu zuten Anibarko Portuan euskal dantza ikastaroa. Astean behin elkartzen dira auzotarrak Garmendiazpi Elkartearen lokalean dantza saioa egiteko. Udan atseden hartu dute, baina ikasturtea hastearekin batera denboraldi berria abiatuko dute. Asteartean 20:00etan izango da lehen saioa eta bertan ordutegia zehaztuko dute parte-hartzaileek. Antolatzaileek auzotarrak dantza ikastaroan parte hartzera animatu nahi dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide