'Saharako Ahotsak' erakusketa ikusgai izango da Orion astelehenetik hilaren 27ra bitartean

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 15a

Saharako Ahotsak erakusketa Orion izango da ikusgai. (Aiora Larrañaga/Hitza) Udalak eta Gueraraorio elkarteak Saharako ahotsak. Ahanzturaren kontrako erresistentzia izeneko erakusketa antolatu dute datozen bi astetarako. Urriaren 19tik, astelehenetik, urriaren 27ra bitartean izango da ikusgari Orioko Kultur Etxeko areto nagusian, eta hainbat paneletan, sahararrek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa nagusiak ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Erakusketa goizez zein arratsaldez bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide