Iñaki Errastik entrenatuko du Orioko mutilen bigarren ontzia

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 14a

Orio Arraunketa Elkarteak gaur eman du berria

Orio Arraunketa Elkarteak joan den astean jaso zuen Iñaki Errastiren baiezkoa. Hala, agiñarrak entrenatuko du Orioko mutilen bigarren ontzia. Azken bi denboralditan arraunean aritu da Errasti, eta orain harrobiko mutilen ardura hartuko du. Ibon Urangak gazte mailan egindako lanari segida emango dio. Mutilen lehen ontzia Joxean Olaskoaga Aizperro-k entrenatuko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide