Orioko Euskaltegia inauguratuko dute ostegunean 19:30ean

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 14a, 16:33

Orioko euskaltegia inauguratuko dute ostegunean. (Aiora Larrañaga/Hitza) Ostegunean 19:30ean Orioko Euskaltegia inauguratuko dute. Urriaren hasiera abiatu zituzten euskara eskolak, baina azken egunetan bukatu dituzte egokitzapen lanak. Udalak zerbitzua herritarren artean ezagutarazi nahi du eta bertaratu nahi duten herritarrak ongi-etorriak izango direla azaldu du. Ekitaldian Orioko Udaleko ordezkariez gain, AEK-ko irakasleak eta Gipuzkoako koordinatzaileak ere izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide