Orioko Udalak aurtengoan ere Euskaraz Gazte Literatur Lehiaketa antolatu du Orioko eta Aiako gazteei zuzendua. Sariketaren helburua herritarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da, beraz 16 urtetik gorako edozein oriotarrek edo aiarrek parte har dezake lehiaketan.
Bi atal izango ditu lehiaketak: ipuina eta olerkia eta hainbat irizpide bete beharko dituzte herritarrek bertan parte hartzeko. Alde batetik, lehiaketara aurkezten diren lanak euskaraz idatziak izan behar dute. Lanen luzera librea izango da eta gaiari dagokionean epaimahaiak gaiaren gertutasuna kontutan hartuko duela nabarmendu du. Bestealde, lanak jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan beharko dute.Ildo horretan, ez da onartuko beste lehiaketaren batean saria jaso duen lanik, ezta beste hizkuntzaren batean idatzi eta lehiaketarako euskarara itzulitakorik ere.
Lanak azaroaren 16a bitartean aurkeztu daitezke Orioko Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Aiako kultur etxean. Aurkezten diren lanek titulua bakarrik izango dute agerian eta lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da barruan egilearen datuak zehaztuta dituena: egilearen izen-deiturak, adina, helbide elektronikoa eta telefonoa.
Sariak:
1. saria 300 euro
2. saria 200 euro
3. saria 150 euro
Bi accesit, bakoitza 100 eurokoa.