Larunbatean Euskadiko XX. Blonda Txapelketa jokatu zen Markina-Xemeinen. (Ibon Errazu)
Larunbatean Euskadiko XX. Blonda Txapelketa jokatu zen Markina-Xemeinen eta eskualdeko lau ganadutegik parte hartu zuten bertan; Azpeitiko Agite, Eizmendi eta Gaztelu baserriek eta Orioko Longak. Bertaratu zirenek nabarmendu dutenez, giro ederra izan zen bertan.
Urola Kostako ganadutegiek parte hartzeaz gain, sariak ere irabazi zituzten. Orioko Longa ganadutegiak Ukuilurik Hoberenaren saria irabazi zuen. Azpeitiko Eizmendirentzat izan zen Behirik Hoberenaren saria eta Insiminazioz Sortutako Behirik onenarena. Horretaz gain, beste hainbat sari ere jaso zituzten:
7-12 hilabete bitarteko biga onena Orioko Longa baserrikoa eta bigarren saria Azpeitiko Eizmendirentzat.
12-15 hilabete bitarteko biga onena Azpeitiko Eizmendi ganadutegikoa eta bigarren saria Orioko Longarentzat.
18-24 hilabete bitarteko biga onena. Bigarren saria Azpeitiko Agiterentzat.
24-30 hilabete bitarteko bigarik onenaren saria eta bigarren saria Azpeitiko Eizmendi baserriarentzat.
30-36 hilabete bitarteko biga onena Orioko Longa baserrikoa.
3-4 urteko behiak txahalarekin. Bigarren saria Azpeitiko Eizmendirentzat.
3-4 urteko behiak txahalik gabe. Lehen saria Orioko Longarentzat.
4-5 urteko behia txahalarekin. Bigarren saria Azpeitiko Eizmendirentzat.
4-5 urteko behia txahalik gabe. Bigarren saria Azpeitiko Agiterentzat.
5-7 urteko behiak txahalarekin. Bigarren saria Azpeitiko Eizmendi ganadutegiarentzat.
5-7 urteko behiak txahalik gabe. Bigarren saria Azpeitiko Agiterentzat.
7 urtetik gorako behiak txahalarekin. Lehen saria Orioko Longa baserriarentzat.
7 urtetik gorako behiak txahalik gabe. Lehen saria Orioko Longa ganadutegiarentzat.