Giro ederra izan da Orioko Goiko Kaleko Festetan

O. Lete Arrieta 2015eko urriaren 12a

Igande goizean Goiko Kaleko Jaiak ospatu zituzten Orion. Aurtengoan Galtzarri Elkarteak antolatu ditu auzoko festak, eta bertaratu ziren auzotarrek barre ugari egin zuten. Lehenik eta behin San Martinera kronoigoera jokatu zuten festari hasiera emateko; garai batean ere egiten zen, eta orduko ibilbidea errespetatu dute antolatzaileek, eliza paretik San Martin ermitaren inguruan dagoen arteraino doana, alegia. Hiru lagun animatu ziren norgehiagokan parte hartzera, eta Ibon Berasaluze eta Leize Saizar txikia izan ziren azkarrenak. Zinta jokoan aritu ziren auzotarrak ondoren, haurrek eta helduek parte hartu zuten jokoan eta ederki pasa zuten denek. Bukatzeko, hamaiketakoa egin zuten Pilliku Plazan eguerdi partean, eta borondatearen truke txorizo egosia, salda eta edatekoa banatu zuten antolatzaileek. [flickr_set id="72157657416701084"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide