Gasteizko Araba Abesbatzak kontzertua eskainiko du larunbatean Orion

A. Larrañaga Solaberriega 2015eko urriaren 12a

Araba Abesbatza kantuan. (Iturria: Salatxo Abesbatza) Urriaren 17an, larunbatean, ahots grabeez osatutako abesbatzak kontzertua emango du Nikolas Deunaren parrokian. 20:15ean abiatuko dute saioa eta nagusiki euskal konpositoreen obrak kantatuko dituzte: besteak beste, Aita Donostia, Luis Aranburu, Sabin Salaberri Urzelai eta Jose Mari Gonzalez Bastidarenak. Gasteizko Araba Abesbatza 1968an sortu zen eta egun 37 gizonek osatzen dute. Hasieratik euskal musika eta folklorea ezagutzera ematea izan da beren helburuetako bat. Dena dela, ez dira horretara mugatzen polifonia klasikoa eta garaikidea, musika sinfoniko korala eta kantu gregorianoa ere jorratzen baitute. Kontzertua Salatxo Abesbatzak eta Orioko Udalak antolatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide