'Gerrako umeen bilobak' dokumentaleko irudia. (Eusko Ikaskuntza)
19:00etan Orioko Kultur Etxean eskainiko dute dokumentala eta bertan 1936ko gerratik ihesi joan ziren haurren bizipenak kontatuko dituzte. Izan ere, 1936-1937 urteetan 32.000 euskal haur beren familiengandik banadu eta Sobietar Batasunera, Belgikara, Erresuma Batura edo Frantziara eraman zituzten. Horietako batzuen lekukotzak eta beren oinordekoenak jasotzen ditu
Gerrako Umeen Bilobak dokumentalak. Gainera, testuinguru egokia azaltzeko Vicente Huizi Urmeneta irakasle, soziologo eta neuropsikologian adituaren azalpenak ere jasotzen ditu ikus-entzunezkoak.