Goiko Kaleko Festak ospatuko dituzte igandean Orion

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 7a

Kronoigoera egingo dute igande goizean Goiko Kaleko Festetan. (Hitza) Hainbat urtetan galduta izan ondoren, 2004an berreskuratu zituen gazte koadrila batek Goiko Kalek Jaiak. Aurten ere ez dute hutsik egin eta igande goizerako hainbat ekimen antolatu dituzte. Alde batetik, 10:30etan abiatuko dute San Martinera kronoigoera bizikletaz, jarraian zinta karrera egingo dute eta eguerdi partean hamaiketakoa. Auzotarrak eta oriotarrak jaian parte hartzera gonbidatu dituzte Goiko Kaleko Festa Batzordeko kideek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide