Hargoi enpresak kudeatuko du aurrerantzean Orioko hilerriko zerbitzua

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 6a

Orioko hilerria. (Onintza Lete/Hitza) Hilaren hasieratik Hargoi S.L. enpresak kudeatzen du Orioko hilerriko zerbitzua. Hori dela-eta astean zehar hilerriko zerbitzuaren eskaera egiteko Orioko Udalera jo behar dute herritarrek 08:30etik 14:30era. Asteburu edo jaiegunetan berriz, udaletxea itxita dagoenean Hargoi enpresari deitu behar zaio zuzenean, baina epe laburrean udaletxeko bulegoan formalizatu behar da izapidea. Hargoi enpresako telefono zenbakiak Telefono zenbaki finkoak: 943-691406 eta 943-300247 24 orduko zerbitzua: 656789771 Beste telefono mugikorra: 609684509

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide