Errikotxiaren irudia
Errikotxia Orioko Bertsozale Elkarteak umeentzako bertso eskola abiatuko du. Astean behin bilduko dira haurrak ostiraletan 17:00etatik 18:00etara Kosta Tailerrean eta elkartetik azaldu dute Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. maila arteko umeentzat irekita izango dela. Hilaren 9an egingo dute lehen saioa eta haurrez gain, gurasoak ere aurkezpen saioan parte hartzera gonbidatu dituzte arduradunek, bertso eskolaren martxaren berri izan dezaten.
Bertso eskolan parte hartu nahi dutenek urriaren 7ra arte zabalik dute izena emateko epea. Horretarako herriko ikastetxeetan eskuragarri dauden izena-emate fitxa bete behar dute; herriko ikastetxeeta ikastez ez duten haurrek ere eman dezakete izena. Ordutegia ondo etortzen ez zaien haurrek baina bertso eskolan parte hartzeko interesa dutenek ere izena emate fitxa bete dezakete eta bertan ordutegiarekin duten arazoa jakinarazi.