Asteartean ikasturteko lehen udalbatzarra egin zuten Orion, eta hainbat gai aztertu zituzten ohiko bilkuran; tartean antolaketa gaiak ere izan ziren hizpide.
Uztailaren 7an eginiko ohiko bilkuran batzorde informatzaile bakoitzean parte hartuko zuten ordezkariak aurkeztu zituzten udal taldeek. Orain udal taldeko kideek beren ordezkariak hurrengo udalbatzarrean jakinaraziko zituztela azaldu zuten, eta asteartean eman zuten horren berri.
Miriam Uranga izango da Oraineko ordezkaria Ogasuna, Pertsonala eta Kalitatezko batzordean; baita Kultura, Turismoa eta Euskara batzordean eta Hirigintza, Ingurumena eta Gizarte ongizatean ere. Joxe Angel Iparragirre izango da, berriz, Obra, Zerbitzuak eta Hezkuntza batzordean ordezkari, baita Kirola eta Gazteria batzordean eta Nekazaritza, Arrantza, Merkataritza eta Ostalaritzan ere.