Bernhard Marx organo-jotzailea. (Hitza)
Datorren ostegunean organo hotsak hartuko du Orioko Nikolas Deunaren eliza. Bernhard Marx organo-jotzaile alemaniarrak kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera. Marx organo-jotzaile ezaguna da munduan zehar eta sari ugari irabazi izan ditu Europan, Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan eta Hego Amerikan.