Orio Arraunketa Elkarteko ezohiko batzarra du bihar, ostirala

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 1a

Lehendakaria eta gida batzordea hautatzeko prozesua jarriko dute abian

Orioko Arraunketa Elkarteak ezohiko batzarra egingo du bihar, ostirala. Besteak beste, arraunketa elkarteko lehendakaria eta gida batzordea hautatzeko prozesua jarriko dute abian. Hala, hauteskunde batzordea aukeratuko dute eta egutegia zehaztuko. Horren ondoren, eskari-galderak egiteko tartea izango da. Ezohiko batzarra Orioko Kultur Etxean izango da, bihar (ostirala), 18:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide