Floren Aoizek emango du Galtzarri Gunearen irekiera hitzaldia

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko urriaren 1a

Galtzarri Kultur Elkarteak ikasturtea abiatuko du bihar, ostirala. Jakinarazi dutenez, Floren Aoiz Iratzar Fundazioko zuzendariak emango du Galtzarri Kultur Guneko irekiera hitzaldia, 19:00etan elkartearen egoitzan bertan, eta ondoren mokadutxoa eskain...

Galtzarri Kultur Elkarteak ikasturtea abiatuko du bihar, ostirala. Jakinarazi dutenez, Floren Aoiz Iratzar Fundazioko zuzendariak emango du Galtzarri Kultur Guneko irekiera hitzaldia, 19:00etan elkartearen egoitzan bertan, eta ondoren mokadutxoa eskainiko dute.

Aoizek Nafarroako aldaketen berri emango du. Tafallako esperientzia kontatuko du, eta Orioko Galtzarri Guneak Orion bete dezakeen funtzioa ere izango du hizpide.

Uztailaren 23an aurkeztu zuten Galtzarri Gunea jendaurrean, eta bazkide kanpaina jarri zuten abian. Oraindik izena emateko aukera zabalik dagoela gogorazi dute, eta interesa dutenek galtzarrigunea@gmail.com helbidera idatzi dezakete edo antolatutako jardueraren batera azaldu besterik ez dute Galtzarriko kideekimn hitz egiteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide