Asteartean udalbatzarra egingo dute Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 25a

Orioko udalbatzarra. (Aiora Larrañaga/Hitza)   Astearean ohiko udaltzarra egingo dute Orion 19:30etik aurrera. Hurrengo gaiak aztertuko dituzte: 1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2015eko uztailaren 7an egindako ezohiko bilkurako aktaren zirriborroa. 2.-. Jakinaraztea zein diren Orain talde politikoaren ordezkari titularrak eta ordezkoak Udaleko batzorde informatzaileetan eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA). 3.- 364/2015 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretu horren bidez 8/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari lehen onarpena ematen zaio, kreditua txertatzeko modalitatean. 4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 7/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditua transferitzeko modalitatean egina dago. 5.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 9/2015 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu gehigarrien modalitatean egina dago. 6.- Onartzea, egoki bada, Espainiako Talidomidaren Biktimen Elkarteak (AVITE) aurkeztutako mozioa. 7.- Onartzea, egoki bada, AMNESTY INTERNATIONAL erakundeak aurkeztutako mozioa, Siriako errefuxiatuei buruzkoa. 8.- Eskariak eta galderak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide