Bihar 'Seguru Baietz' sentsibilizazio ekimena egingo dute Orioko Zaragueta Eskolan

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko irailaren 24a

Erabilera anitzeko kamioi bat eta bi karpa jarriko dituzte Zaragueta Herri Eskolan. (Seguru baietz) Bihar, ostirala, Orioko Zaragueta Herri Eskolan bide heziketaren inguruko jardunaldia egingo dute. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak hiru urte daramatza Seguru Baietz sentsibilizazio kanpaina zabaltzen eta Zaragueta Herri Eskolako Guraso Elkarteak kanpaina eskolara eramatea lortu du. Goizean zehar, mugikortasun seguruaren inguruan hainbat jarduera egingo dituzte haurrekin eta arratsaldean, ibilgailueetan haurrak lotzeko sistemei buruzko informazioa eskainiko dute, erakustaldi batekin. Izan ere, guraso elkartetik azaldu dutenez, "urriaren 1ean, haurrak autoetan eramateko lege berria abiatuko dute eta biharko saioan jakinaraziko dituzte aldaketak zein izango diren. Zaragueta Guraso Elkarteko kideek uste dut herritarrentzat interesgarria izan daitekeela bertan emango den informazioa eta interesa duena eskolara gerturatzera gonbidatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide