Orioko Gazte Festak indarberrituta itzuliko dira ostiraletik igandera

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko irailaren 23a

[caption id="attachment_165349" align="aligncenter" width="300"]Jendetza bildu zen 2012ko Gazte Festetan. (Aiora Larrañaga/Hitza) Jendetza bildu zen 2012ko Gazte Festetan. (Aiora Larrañaga/Hitza)[/caption] Orioko gazteek Gazte Festak berreskuratu dituzte, eta ostiraletik igandera bitartean jai giroz beteko da herria. Hainbat urte igaro dira azken aldiz ospatu zituztenetik festa horiek, eta indarberrituta itzuli direla azaldu du Egoitz Dorronsorok. «Azkenekoz antolatu genituenean nahikoa erreta amaitu genuen antolaketaren ardura bost lagunen gain geratu zelako. Ezinbestekoa iruditzen zitzaigun herriko gazte kuadrillek antolaketan ere parte hartzea». Aurten, herriko hainbat kuadrilletako kideak bildu dira, eta berriz ere Gazte Festak antolatzea pentsatu dute. «Whatsapp bidez zabaldu zuten deialdia, eta bilerak egiten hasi ginen. Oso gustura gaude gazte askok parte hartu duelako jaia antolatzen». Txartelak salgai Jarduera nagusien artean larunbateko paella lehiaketa eta bazkaria eta igandeko baltsa lasterketa nabarmendu dituzte. Larunbateko lehiaketan eta bazkarian parte hartzeko txartelak salgai jarri dituzte Kalakarin, Errustan eta Kolon Txikin 12 euroren truke, eta horiek eskuratzeko azken eguna gaur izango da. Prezioaren barruan sartuko dira paella egiteko oinarrizko osagaiak (arroza, olioa, tipula, gatza, baratzuria) eta bazkariko edaria, postrea, kafea eta kopa. Gainera, paella lehiaketan eta bazkarian parte hartzen dutenei kamisetak oparituko dizkiete. «Aurtengo kamiseta laranja kolorekoa izango da. Horrela, keinu egin nahi izan diegu azken urtean abiatu dituzten herri mugimenduei: Libreri eta Kukutzari, besteak beste». Bestalde, baltsa laskerketan parte hartzeko baltsa egin nahi dutenek, Gaztetxea erabili dezakete Orioyoko Gazte Festak Facebook kontuan abisua pasata. EGITARAUA Irailak 25, ostirala -19:00etan, txosnen irekiera. -19:30ean, Kixkurren igoera eta unblenble kolektiboa. -Jarraian, triki poteoa. -23:00etan, kontzertuak. Trenephews eta Trikitake taldeak. Irailak 26, larunbata -11:00etatik 11:30era, kamiseta banaketa. -11:30era, jolasak. -11:30era, paella lehiaketa. -14:00etan, bazkaria. -Bazkalondoren, Elektrotxufla. -23:00etan, kontzertua. Cohen eta Eskeankristo taldeak eta musika dantzagarria Kepa eta Arrutirekin. -Txosnak itxitakoan, aulki jokoa. Irailak 27, igandea -07:00etan, diana herrian barrena, turuteroekin. -11:30ean, umeentzako jolasak (Gaztetxe aurrean). -16:30ean, baltsa karrera (Gaztetxe aurrean). -19:00etan, kontzertua. Entre Kanyes taldea. -Ondoren, jaiari amaiera emateko kalejira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide