Asteartean eta asteazkenean ate irekien eguna egingo dute Orioko Karela Kiroldegian, herritarrek jarduera berriak probatzeko aukera izan dezaten. Asteartean 18:30ean Jump saioa izango da helduentzat eta asteazkenean 17:30ean Jump saioa 10-16 urte bitartekoentzat eta 18:30ean Total Training helduentzat. Bertan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute 943-894428 telefono zenabakira hots eginda.