Giro ederra biltzen da Orioko Gazte Festetan. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Hilaren 25etik 27ra Gazte Festak ospatuko dituzte Orion. Egitarau zabala antolatu dute hilaren azken astebururako eta horietako bat izango da larunbateko paella lehiaketa. Antolatzaileek bertan parte hartzeko txartelak salgai jarri dituzte Kala Karin, Errustan eta Kolon Txikin 12 euroren truke eta horiek eskuratzeko azken eguna hilaren 23a izango da, datorren asteazkena. Prezioaren barruan sartuko dira paella egiteko oinarrizko osagaiak (arroza, olioa, tipula, gatza, baratzuria) eta bazkariko edaria, postrea, kafea eta kopa. Gainera, paella lehiaketan eta bazkarian parte hartzen duenei kamiseta oparituko diete antolatzaileek.
EGITARAUA
Irailak 25, ostirala
- 19:00etan, txosnen irekiera.
- 19:30ean, kixkurren igoera eta unbienble kolektiboa
- Jarraian, trikipoteoa
- 23:00etan, kontzertuak. Trenephews eta Trikitake
Irailak 26, larunbata
- 11:00etatik 11:30era, kamiseta banaketa
- 11:30ean, jolasak
- 11:30ean, paella lehiaketa.
- 14:00etan, bazkaria
- Bazkalondoren, elektrotxufla
- 23:00etan, kontzertuak. Cohen eta Eskeankristo taldeak eta musika dantzagarria Kepa eta Arrutirekin.
- Txosnak itxitakoan aulki jokoa
Irailak 27, igandea
- 07:00etan, diana turuteroekin
- 11:30ean, umeentzako jolasak (Gaztetxe aurrean)
- 16:30ean, baltsa karrera (Gaztetxe aurrean)
- 19:00etan, kontzertua. Entre Kanyes taldea
- Ondoren, jaiari amaiera emateko kalejira