Euskal Dantza ikastaroa eskainko du Talai Mendik Orion

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 17a

Talai Mendik euskal dantzen ikastaroa eskainiko du ikasturtean zehar eta bertan parte hartzeko deia egin die oriotarrei. 18 urtetik gorako herritarrei dago zuzendua eta besteak beste fandangoa, arin-arina, mutxikoak eta larrain dantza ikasiko dituzte bertan. Hilaren 30ean, asteazkenean egingo dute lehen saioa eta urtean zehar asteazkenetan 21:00etan bilduko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide