2.801 euro bildu zituzten Karela Festan Juneren Hegoak elkartearentzat

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015ko ira. 17a, 10:44

Karela Festaren amaieran Gari Garagarzak txekea eman zien Juneren Hegoak elkarteko kideei. (BPXport) Pasa den larunbatean egun osoko  jaia egin zuten Orioko Karela Kiroldegiak. Festak herritarrei kirola egiteko aukera eskaintzea eta Juneren Hegoak elkartearentzat dirua biltzea zuen helburu. Antolatzaileek azaldu dutenez, 150 lagun inguruk parte hartu zuten ekimenean eta 2.801 euro bildu zituzten. Garikoitz Garagarza Karela Kiroldegiko kudeatzaileak oso positibotzak jo du ekimena eta datorren urteetan ere jaiari jarraipena emateko asmoa agertu du. "Eskerrak eman nahi dizkiegu jaia antolatzea posible egin dute eragileei, batez ere La Caixaren Gizarte Ekintzari, Ikasfit enpresari, Orioko Udalari eta laguntza eman duten herriko denda eta saltokiei"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide