Arrantzaleak lehorrean daude haize bolada gogorrengatik

Getariako Hitza 2015eko irailaren 16a

Arrantzaleak portuan daude eguraldia hobetu zain. (Aiora Larrañaga/Hitza) Hegaluzearen kanpainan murgilduta daude eskualdeko arrantzaleak. Azken egunetako haize bolada gogorrak direla-eta lehorrean daude orain baldintzak hobetu zain. Ostiralerako eguraldiak hobera egitea espero dute berriz ere itsasoratzeko. Getariako hainbat patroiek azaldu dutenez, "aurtengo hegaluze kanpaina iazkoa baino hobeagoa" izaten ari da eta "gustura" daude.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide