Mandalara elkarteak ikasturte berria abiatuko du gaur, eta ikastaro eskaintza zabala prestatu dute. Alde batetik,yoga klaseak astelehenetik ostegunera eskainiko dituzte; erretiratuentzat astearteetan eta ostegunetan 10:00etatik 11:00etara, eta gainontzekoentzat astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 10:00etatik 11:15era eta 18:30etik 19:45era.
Bestetik, Chinkung saioak ere eskainiko dituzte astearteetan. Hasiberriak goizetan bilduko dira, eta esperientziadunak arratsaldeetan. Gainera, tarot kontsultak egiteko aukera ere izango da astean behin. Hileko hirugarren larunbatean, berriz, astrologia ikastaroa eskainiko du Karmele Garmendia oriotarrak.
Prezioei edo ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi dutenek eskuragarri dute informazioa elkartearen webgunean (mandalarataldea.blogspot.com) edo 648-48 74 89 telefono zenbakira hots eginda.