Arrauna atsegin duten gazteek Orioko Arraun Elkartean izena eman dezakete

A. Larrañaga Solaberrieta 2015eko irailaren 15a

Orioko Arraunketa Elkarteko gazteek 2015-2016 denboraldia abiatuko dute aste honetan bertan. Oriotarren iritziz harrobia lantzea ezinbestekoa da etorkizunean goi mailako arraunlariak izateko, eta horregatik arrauna atsegin duten gazteak probatzera anim...

Orioko Arraunketa Elkarteko gazteek 2015-2016 denboraldia abiatuko dute aste honetan bertan. Oriotarren iritziz harrobia lantzea ezinbestekoa da etorkizunean goi mailako arraunlariak izateko, eta horregatik arrauna atsegin duten gazteak probatzera animatu nahi dituzte. Kirolaz gain, «laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsuak izaten erakutsiko diegu gazteei arraun elkartean», adierazi dute elkarteko ordezkariek.

Denboraldiko lehen saioa

Hurrengoa da denboraldi hasierako egutegia: 2004-2005 urteetan jaiotako haurrak, alebinak, bihar 16:45ean bilduko dira arraun elkartean.

2002-2003 urteetan jaiotakoek, infantilek, gaur egingo dute lehen saioa 17:30ean hasita arraun elkartean.

2000-2001 urteatan jaiotakoak, kadeteak, bihar bilduko dira 17:30etik aurrera, arraun elkartean.

Azkenik, 1998-1999 urteetan jaiotako gazteek, jubenilek, gaur 18:15ean egingo dute lehen entrenamendua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide