Ibon Huegun, Orio AEko presidentea: "Mutilek ikaragarrizko estropada egin dute, lehen jardunaldia da pena"

Onintza Lete Arrieta 2015eko irailaren 14a

Orioko gizonezkoen traineruak atzo, igandea, Kontxan egin zuen lanarekin gustura da Ibon Huegun Orio Arraunketa Elkarteko lehendakaria: «Ikaragarrizko estropada egin zuten, txanda irabazteko borrokan ibili ziren, eta aurpegia eman zuten. Mutilek zoriontzeko moduko lana egin zuten». Era berean, ordea, lehe- nengo jardunaldiarekin gogoratu da Huegun: «Pena izan zen lehen jardunaldikoa, bandera urrutitxora joan zitzaigun han». Bandera eskuragaitz eduki arren, zaleek betiko animoekin hartu zituzten arraunlariak Donostiako arranplan. Baita emakumezkoen Orioko trainerua ere. Laugarren egin zuten lehen jardunaldian, eta laugarren, azken igandean ere. «Iaz Kontxan koska bat gora egin zuten neskek, eta aurten ere espero genuen koska hori igotzea, banderara gerturatzea, baina ez da posible izan», azaldu du Huegunek. «Igandean fuerte hasi ziren lehian, lehen ziabogan borrokan aritu ziren, baina bueltakoan nahi baino urrutiago gelditu ziren». Bermeotarren garaipenaz galdetuta, Huegunek uste du «meritu handia» dutela txapelketetan lortutako garaipenengatik. «Iaz txapelketa guztiak irabazi zituen, eta aurten ere asmatu egin dute data berezi horietan. Oso zaila da hori, eta baloratzekoa da». Kontxari dagokionez, igandean Urdaibaik «erakustaldia eman zuen», nabarmendu du oriotarren presidenteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide