Mandalara Elkartearen egoitza jendez beteta. (Mandalara Elkartea)
Mandalara Taldeak ikasturte berria abiatuko du gaur eta
ikastaro eskaintza zabala prestatu dute.
Yoga klaseak astelehenetik ostegunera eskainiko dituzte; erretiratuentzat asteartetan eta ostegunetan 10:00etatik 11:00etara eta gainontzekoentzat astelehenetan eta asteazkenetan izango dira 10:00etatik 11:15era eta 18:30etik 19:45era.
Bestetik, Chinkung saioa ere eskainiko dituzte asteartetan. Hasi berriak goizetan bilduko dira eta esperientziadunak arratsaldetan. Gainera, tarot kontsultak egiteko aukera ere izango da astean behin. Hileko hirugarren larunbatean, berriz, astrologia ikastaroa eskainiko du Karmele Garmendia oriotarrak.
Horretaz gain, urtero bezala asteburuetarako ikastaro trinkoak antolatuko ditu Mandalara elkarteak.
Prezioei edo ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi dutenek edo horietakoren batean izena eman nahi dutenek eskuragarri dute informazioa
elkartearen webgunean edo 648487489 telefono zenbakira hots eginda.