Orioko kiroldegian kirol giroko festa egiten ari dira,
Juneren Hegoak erakundearen alde. Gaixotasun larriak dituzten umeen familiei laguntzen die erakunde horrek, eta gaur biltzen duten dirua haientzat izango da. Horretarako postu bat jarri dute hainbat materialekin, haurrentzako puzgarria egon da ikastolako pergolan, eta kirol jokoak egiten ari dira kiroldegian.
Iban Osa garaile triatloian
10:30ean, esaterako, indoor triatloia egin dute bederatzi lagunek. Aurrena bizikleta estatikoan aritu dira, gero ergonomoan eta, azkenik, korrika egiteko zintetan. Emakume bakarrak hartu du parte, Eider Etxeberria oriotarrak, eta berak jaso du saria parte hartzeagatik. 11:51:28 denboran egin ditu bere lanak. Gizonezkoetan Iban Osa ibili da bizkorren (09: 14:68) eta bigarren izan da Ibai Beracierto (09:31:24). Hirugarren sailkatua, berriz, Aitor Hoyos izan da (10:04:02). Orioko La Caixako zuzendaria da Hoyos, eta gaurko ekitaldiaren babesleetako bat.
Familientzako jokoak ere izan dira, eta arratsaldean ere proba interesgarriak egingo dituzte:
17:00etatik 18:00etara, jump saioa dago, eta
18:00etatik 19:30era, ciclyng saioa Samantha Moonen zuzeneko musikarekin.