Arrauna atsegin duten haurrak eta gazteak Orioko Arraun Elkartean izena ematera animatu nahi dituzte

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko irailaren 11

Orio Arraunketa Elkarteko harrobia. (Joxemari Olasagasti) Orioko Arraunketa Elkarteko gazteek 2015-2016 denboraldia abiatuko dute datorren astean.  Oriotarren iritziz harrobia lantzea ezinbestekoa da etorkizunan goi mailako arraunlariak izateko, horregatik arrauna atsegin duten gazteak probatzera animatu nahi dituzte. "Kirolaz gain, laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsuak izaten erakutsiko diegu gazteei arraun elkartean" 2004-2005 urteetan jaiotako haurrak, alebinak, irailaren 16an, datorren asteazkenean 16:45ean bilduko dira arraun elkartean. 2002-2003 urteetan jaiotakoak, infantilak, irailaren 15ean, asteartean elkartuko dira 17:30ean arraun elkartean. 2000-2001 urteeatan jaiotakoak, kadeteak, hilaren 16an, asteazkenean bilduko dira 17:30ean arraun elkartean. 1998-1999 urteetan jaiotako gazteak, jubenilak, irailaren 15ean 18:15ean arraun elkartean bilduko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide