Bigarren eskuko mugikortasun materiala salduko duten hilaren 19an Orion. (Hitza)
Irailaren 15etik 22ra Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea izango da eta Herrio Natur Taldeak bigarren eskuko azoka antolatu du hilaren 19rako. Bertan mugikortasunarekin zerikusi duten materiala salduko dute, hala nola, bizikletak, kaskoak, patineteak, patinak, haurrak garraiatzeko motxilak eta trizikloak besteak beste. Beraz, herritarrek erabiltzen ez duten materiala saltzeko aukera izango dute eta salneurria norberak jarriko du.
Azoka iralaren 19an izango da Orioko plazan. 09:00etatik 10:00etara herritarrek saldu nahi duten materiala azokan utziko dute eta 10:00etatik 13:00etara izango da azoka zabalik. Saldu ez den materiala 13:00etatik 14:00etara jasoko dute jabeek.