Karela Festarako indoor triatloi txapelketa eta jump, total training eta zunba saioak antolatu dituzte

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko irailaren 4a

Orioko La Caixa bulegoko zuzendari Aitor Hoyos, Orioko Karela Kiroldegiko zuzendari Gari Garagarza, IkasFit enpresako ordezkari Iñigo Izeta. (Aiora Larrañaga/HITZA) Irailaren 12an Karela Festa egingo dute Orioko Kiroldegian eta bertan bildutako dirua Juneren Hegoak elkarteari laguntzera bideratuko dute. Gari Garagarza BPXport enpresako kide eta Orioko Karela Kiroldegiko zuzendariak azaldu duenez, festaren helburua "jai eta familia giroan kirolaz gozatzea eta herritarrak kirola egitera animatzea da. Eta bide batez herritarren artean solidaritatea sustatu nahi dugu. Orioko eta inguruko herrietako herritarrak festara gonbidatu nahi ditugu, saioetan parte hartzera animatzen ez badira ere jai giroan murgildu daitezen". Juneren Hegoak elkartea gaixotasun larriak dituzte haurren familiei laguntza ematen dien elkartea da eta Karela Festan biltzen den dirua gaixo dauden haurren eta beren familiei beharrak asetzeko bideratuko dute. Ekiemenez betetako eguna izango da irailaren 12a eta 10:00etatik 20:00etara haurrei eta helduei bideratutako jarduerak antolatu dituzte. Txikienentzat  eskalada saioak, zunba kids saioa,  eskulan tailerra eta puzgarriak izango dira besteak beste. Bestetik, familian ondo pasatzeko familia erronka eta orientazio proba ere prestatu dituzte. Horretaz gain, helduentzat puntako fitnes saioak antolatu dituzte: total training, zunba, jump eta Dreaming on a  bike izeneko spinning saioa Samantha Moonen zuzeneko musikarekin. Gaiari, jaiari lehia ukitua emateko goizean barruko triatloi txapelketa ere antolatu dute. Parte hartzaileek 1,2 kilometro egingo ditute korrika ibiltzeko makinan; 2,5 bizikleta spiningeko bizikletan eta kilometro bat ergometroan. La Caixako Gizarte Ekintzak eta Orioko Udalak babestu dute Karela Festa eta ikasfit enpresak jarriko ditu jump saioak egiteko ohe elastikoak eta monitorea. Izena emateko epea zabalik Herritarrek txapelketa eta kirol saioetan parte hartzeko aukera izango dute Karela Festan. Goizeko saioetan parte hartzeko 3 euro ordaindu beharko dira eta arratsaldeko saioetan, berriz, 5 euro. Garagarzak azaldu du parte-hartzea mugatua izango dela saioetan eta txapelketan eta bertan izema eman nahi dutenek solidario@bpxport.es helbidera idatzi edo 688638274 telefono zenbakira hots egin beharko dute. Biltzen den dirua Juneren Hegoak elkartearentzat izango da, baita Karela Festa dela-eta egingo duten zozketa solidarioan bildutakoa ere; azken honetan txartelak salgai dira dagoeneko Orioko hainbat saltoki eta tabernetan eta Zarauzko eta Zumaiako kiroldegietan. Gari Garagarza Kiroldegiko zuzendariak nabarmendu nahi izan du Karela Festa antolatzerakoan Orioko saltoki eta tabernen babes handia izan duela. Ildo horretan, Niko eta Arkaitz tabernan eta Kaleta Pizzerian janari solidarioa eskainiko dute irailaren 12an. EGITARAUA - 10:30etik 12:00etara, indoor triatloi txapelketa - 12:00etatik 13:30era, tota training - 16:00etatik 17:00etara, zunba - Jump, 17:00etatik 18:00etara - Dreaming on a bike spining saioa, 18:00etatik 19:30era.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide