Munduko Txapelketako finalerdietatik kanpo geratu dira oriotarrak

Aritz Mutiozabal/ Sasoian.Info 2015eko irailaren 4a

Frantziako Aiguebelette-n (Saboia, Frantzia) Munduko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatzen ari dira Orioko Arraun Elkarteko lau arraunlari Espainiako selekzioarekin. Asteazken eguerdian finalerdietara sailkatzeko bigarren aukera izan zuten Imanol Garme...

Frantziako Aiguebelette-n (Saboia, Frantzia) Munduko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatzen ari dira Orioko Arraun Elkarteko lau arraunlari Espainiako selekzioarekin. Asteazken eguerdian finalerdietara sailkatzeko bigarren aukera izan zuten Imanol Garmendiaren eta Ander Zabalaren laukoak eta Jon Carazoren eta Jaime de Hazen zortzikoak, baina bietako inork ez zuen lortu aurrera egiterik.

Laukoa hirugarrena izan da bere multzoan, baina multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatzen ziren hurrengo faserako. Zortzikoa, berriz, bosgarrena izan da bere kanporaketan; honetan ere lehen bi ontziak sailkatu dira.

Lortutako emaitzekin, gainera, Rioko Olinpiar Jokoetarako txartelik ez dute lortu oraingoz. Modalitate bakoitzetan gelditzen diren azken bi tokiak lortzeko azken aukera datorren urtean izango dute, maitzaren 22tik 25era, Luzernan (Suitza).

Gaur proba gehiago

Munduko Txapelketa aurrera doa, eta sailkapen orokorra finkatzeko estropadak jokatuko dituzte datozen egunotan. Laukoari bi estropada gelditzen zaizkio: gaur, 15:15-15:20ean C finalera sailkatzeko (13-18 postuak) estropada, eta beren multzoan lehen hiruetan sartuz gero, C finala jokatuko luketebihar, 11:35ean; eta sailkatu ezean, D finala (19-24 postuak) izango lukete egun berean, 10:45ean.

Zortzikoak, bere aldetik, B finala jokatuko du igande honetan, 13:00etan hasita, eta bertan 7. postutik 12. postura artekoak zehaztuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide