Orioko Danbolin Musika Eskolan izena emateko epea zabalik dago hilaren 9a arte

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 2a

Haur, gazte era helduei irekita dago Danbolin Musika Eskola. (Karkara) 2015-2016 ikasturtean musika ikasketak egin nahi dituzten herritarrek astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara musika eskolako idazkaritzan edo 943 833 727 telefono zenbakira hots eginda eman dezakete izena. Aurten eskaintza zabaldu dute eta berrikuntza moduan biola, tronboia, tuba eta harpa musika tresnak erakusten hasiko dira Danbolin Musika Eskolan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide