Orioko Karela Kiroldegia itxita izango da bi astez. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Gaur hasita bi astez itxita izango da Karela Kiroldegia. Urteroko lan teknikoak egingo dituzte epe horretan eta horiek bukatutakoan irailaren 14ean irekiko dute berriz ere, astelehenarekin. Itxita dagoen bitartean Karelako bazkideek Lezo eta Elorrioko kiroldegiak erabiltzeko aukera dutela gogorarazi nahi die zuzendaritzak bazkideei.
Irailaren 14an 2015-16 ikastaroetan izena emateko epea irekiko dute.