Ainhoa Usandizaga oriotarra Gipuzkoako EGIko idazkari izendatu dute

Urola Kostako Hitza 2015ko abu. 5a, 10:50

Ainhoa Usadizaga da EGIko idazkari berria. (Orioko EAJ) EGI EAJko gazteen elkartea da eta azken EGIn Prest Jardunaldietan Ainhoa Usandizaga izendatu dute Gipuzkoako EGIko idazkari. Oriotarra Batzar Nagusietarako zerrendetan aurkeztu zen maiatzeko hauteskundeetan, eta bozkak lortuta batzarkidea ere bada ordutik. Usandizagak eta EGIko gainontzeko kideek hurrengoa aldarrikatu dute: "Abertzale bezala, ozen aldarrikatzen dugu herri honenganako maitasuna, eta eguneroko lanean saiatuko gara hori adierazten. Horrela, giza eskubideak, pertsona ororen duintasuna, justizia eta kohesio soziala, hazkunde jasangarria, erabaki eta nortasun propioaren defentsa azpimarratu nahi dugu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide