Espainiako txapelketako bigarrena izan da Orio

Sasoian.info 2015eko abuztuaren 3a

Urdaibai izan da garaile Castron jokatutako Espainiako Traineruen Txapelketan, eta horrela iaz lortutakoa berretsi du. Larunbatean Astillero kanporatu ondoren, Euskadiko Txapelketan lehiatu ziren lau ontziak berriro neurtu zituzten indarrak: Hondarribia, Kaiku, Urdaibai eta Orio. Lehen ziabogan bizpahiru segundoko aldearekin jarri zen buruan Hondarribia, eta jarraian Kaiku jarri zitzaion orpoz orpo. Baina, Urdaibai eta Orio olatuez baliatu ziren, eta aurreko biak harrapatzeaz gain, aurrea hartu zien. Azken txanpan lehia estua izan zuten bermeotarrek eta oriotarrek, eta azkenean bizkaitarrek nahikoa aldea atera zieten garaipena eskuratzeko. Orio txapelketako bigarrena izan zen, zilarrezko domina lortuz. Espainiako Traineruen Txapelketako sailkapena: 1.- Urdaibai 20.09:52 2.- Orio 20.20:35 3.- Hondarribia 20.34:66 4.- Kaiku 20.47:62  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide