Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseilua asteartean bildu zen. (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseilua asteartean bildu zen eta Jokin Perona Ogasuneko Zuzendari nagusia izango dela erabaki zuen. Perona Orion jaio zen duela 37 urte eta haurra zenean Donositiara joan zen bizitzera familia. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta 2005ean Kutxan hasi zen lanean. Peronak esperientzia zabala du zerga eta finantza kontuetan eta Gipuzkoako Foru Aldunditik azaldu dute, "Ogasun Departamentuak herritarrekin, erakundeekin eta enpresekin harreman ona berreskuratzeko profesional egokia" dela Perona.