Erakustaldi polita eskaini dute Santio Errekako festetan Joseba Ostolazaren eskolakoek

Onintza Lete Arrieta 2015eko uztailaren 25a

Santio jaietan murgilduta daude Aiako Santio Erreka auzoan, eta larunbat eguerdian, esaterako, herri kirolak izan dira auzoan protagonista. Joseba Ostolazaren eskolakoek jardun dute harri jasotzen eta trontzan, eta aizkolariak ikusteko aukera ere egon da. Hainbat eratako saioak eskaini dituzte, eta Udane txikia ere han izan da, ikusleen harridura sortzen bere jasoaldiekin. Idoia Etxeberria harri jasotzaile oriotarra ere bertan izan da. Orain egun gutxi ezarri du marka berria, 157 kiloko errektangularrarekin bi altxaldi egin dituen lehen emakumea baita. Jende dezente gerturatu da herri kirol saioa ikustera, eta bertakoak ez ezik, kanpotarrak ere ikus zitezkeen publikoaren artean, beren kamerekin, ikusmin handiz. Ikusi Santio Errekako jaietako egitaraua hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide