San Juaneko arraunlariak Orioko banderarekin (San Mihguiel Liga).
Erlojupekoan jokatu dituzte Euskotren Ligako eta San Miguel Ligako estropadak, gaur arratsaldean, Oria ibaian.
Emakumezkoetan San Juan izan da garaile, eta Zumaia bigarrena da, segundo bakar batera; atzetik, hurrenez hurren, Hibaika eta Orio sailkatu dira. Sailkapen orokorrean San Juan da liderra, 11 punturekin; Zumaia bigarrena, 10 punturekin; Hibaika hirugarrena, 5 punturekin; eta Orio laugarrena, 4 punturekin.
Gizonezkoen lehian Hondarribia nagusitu da, eta haren atzetik sailkatu dira Kaiku, 3 segundora, eta Orio, 5 segundora. Oriotarrak hirugarrenak dira sailkapen orokorrean, 53 punturekin. Hondarribiarrak dira lider, 69 punturekin, eta Urdaibai bigarrenak, 58 punturekin.
Bihar eguerdian Portugaleten izango dute hitzordua, bai emakumezkoek bai emakumezkoek.