Bisigua Orio Estilora jaialdi gastronomikoa inauguratu dute

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2015eko uztailaren 17a

Atzo arratsaldean Bisigua Orio Estilora Jaialdi Gastronomikoaren inaugurazio ekitaldia egin zuten Orioko plazan eta Donostiako Aquariumeko lehendakari Vicente Zaragueta  eta  Joxe Mari erretegiko etxekoandre Paxita Peña omendu zituzten, Bisiguaren Laguna aitorpenarekin. Ekitaldi hunkigarria izan zen. Alde batetik  Egunsentia Otxoteak hainbat abesti kantatu zituen eta Benito Lertxundiren Zenbat gera abestiarekin herritarrak kantuan jarri zituzten. Bestetik,Orioko alkate Joxe Angel Zaldua Paxita Peñari bertsoa botatzera animatu zen eta bertaratu ziren herritarren txalo zaparrada jaso zuen. Harribil Dantza taldeko kideek Agurra dantzatu zieten omenduei.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide