Goizean istripua izan da AP-8 autobidean Orio parean eta zirkulazioa moztu dute Bilboko norantzan

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 13a

Istripua izan da gaur goizean AP-8 autobidean Orio parean. Gaur 09:10ean istripua gertatu da AP-8 autobidean 35. kilometroan Bilboko norantzan Orio parean. Peugeot 406 markako auto bat errepidetik atera da eta hesi bereizgailuen aurka joan da. Gidaria autoan harrapatuta geratu da kolpearen eraginez ibilgailua desitxuratuta geratu delako. Suhiltzaileek atera dute gidaria kotxetik, baina esku-hartze azkarra izan dela nabarmendu dute Trafiko zuzendaritzatik. "Zauri arinekin eraman dute gidaria Donostiako Hospitalera". Suhiltzaileak lanean izan diren bitartean, Bilboko norantzako erraiak itxita izan dira AP-8 autobideak eta zirkulazioa herrigunetik desbideratu dute. Erraietako bat laster ireki badute ere, 4 kilometroko auto-ilarak sortu dira. 10:50erako zirkulazioa normalitatera itzuli dela jakinarazi dute Trafikotik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide