Karlos Peñak amaitu du 24 orduko igerialdia

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 12a

Atzo 16:30 aldean sartu zen Peña uretara Orioko Arraun Elkartetik eta gaur amaitu du igerialdia, 16:30 pasatxoan. Oria itsasadarrean igerian gelditu gabe jardun du egun batez tolosarrak. Ongi-etorri beroa egin diote arraunetxean bildu den jendeak. Uretatik aterata, aulki batean eseri da eta aurreskua dantzatu diote bi dantzarik.      

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide