Orio Arraunketa Elkarteak bazkideentzako kamiseta horiak banatuko ditu larunbatean, uztailaren 11n. 09:00etatik 13:00etara egongo dira arraun elkartekoak Herriko Plazan. Bestetik, jakinarazi dute larunbatean bertan Orioko Arraun Elkarteko denda ofiziala irekiko dutela herriko plazan.