Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Pedro Egunean haurren pilota txapelketako eta pala txapelketako finalak jokatuko zituzten Orioko frontoian. Hurrengoak izan ziren emaitzak.
EMAITZAKBenjamin neskak. Maialen Orbañanos-Irati Irastorza 16 / Maider Olariaga-Oihana Mujika 15
Benjamin mutilak. Imanol Agirre-Enaitz Oliden/ Eneko Gaztañaga 12- Xanti Garmendia 16
Alebin neskak. Olatz Aizpurua-Sara Mujika 12 / Josune Freire-Nagore Iturralde 16
Alebin mutilak. Nikola Rekalde-Julen Rekalde 8 / Andoni Curiel-Aimar Azkue 16
Infantil mutilak. Joseba Aranburu-Mikel Erkizia 18 / Gorka Amas-Gorka Solaberrieta 6
Pala norgehiagokan 3. eta 4. postua erabakitzeko partida jokatu zuten Jagoba Solaberrieta-Juanjo Polok Unai Illarramendi-Ibon Berasaluze bikotearen aurka eta 14-30 emaitzarekin Illarramendi eta Berasaluze izan ziren garaile.
Finala Aitor Matxain-Urko Aldalurrek jokatu zuten Xabier Murua-Iban Arrutiren bikotearen aurka eta Matxain eta Aldalur izan ziren irabazleak 30-24 emaitzarekin.