Urrea eta brontzea lortu dute Orioko gaztetxoek Espainiako Txapelketan

Aritz Mutiozabal- Sasoian.Info 2015eko uztailaren 7a

  Orio Arraun Elkarteko skull lauko gizonezko infantilek urrezko domina lortu dute. (Joxemari Olasagasti) Ostiralean hasi eta igandea bitartean infantil eta kadete mailetako Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketak jokatu dituzte Banyolesen (Herrialde Katalanak). Guztira, 64 elkartek hartu dute parte 445 ontzitan; hau da, 1.000 arraunlari inguru bildu ziren. Orio Arraunketa Elkarteak 12 ontzi aurkeztu zituen txapelketan, eta horietako bik domina lortu zutuen: skull lauko gizonezko infantillek urrea (Jon Uranga, Aitor Freire, Aimar Albizu eta Mikel Lizarralde), eta skull bikoitzako emakumezko infantilek brontzea (Niobe Ferreira eta Ane Arruti). Orioko klubeko sei ontzik jokatu zuten A finalean.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide