Orioko ohorezko erregional mailako futbol taldea da

Sasoian.info 2015eko uztailaren 3a

Erregionalen Gorengo Mailako 3. eta 4. postuak erabakitzeko bi partidak galdu egin zituen Oriok orain aste batzuk Mutrikuren aurka. Laugarren postuan geratzeak ez zion igoera bermatzen, baina ezta aukerarik gabe uzten ere. Itxaropen txiki bat bazuten o...

Erregionalen Gorengo Mailako 3. eta 4. postuak erabakitzeko bi partidak galdu egin zituen Oriok orain aste batzuk Mutrikuren aurka. Laugarren postuan geratzeak ez zion igoera bermatzen, baina ezta aukerarik gabe uzten ere. Itxaropen txiki bat bazuten oriotarrek, betiere goiko taldeek ematen zituzten pausoen arabera.

Azkenean, gauzak bide onetik joan dira oriotarrentzat, eta datorren denboraldian ohorezko erregional mailan lehiatuko dira.

San Pedro Egunean omenaldia egin zioten taldeari udaletxean, eta jai giro apartean ospatu zuten igoera herritarrekin batera. Argazki gehiago ikusgai daude Karkara herri aldizkariaren atarian: karkara.eus.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide