Orioko Futbol Taldeko kideak igoera ospatzen. (Karkara.eus)
Erregionalen Gorengo Mailako 3. eta 4. postuak erabakitzeko bi partidak galdu egin zituen Oriok, Mutrikuren aurka. Laugarren postuan geratzeak ez zion igoera bermatzen, baina ezta aukerarik gabe uzten ere. Itxaropen txiki bat bazuten oriotarrek, betiere goiko taldeek ematen zituzten pausoen arabera. Azkenean, gauzak bide onetik joan dira oriotarrentzat, eta datorren denboraldian ohorezko erregional mailan lehiatuko dira. San Pedro egunean omenaldia egin zioten taldeari udaletxean.
Orioko Futbol Taldeari harrera egin diote Orion. (Karkara.eus)