Sanpedroen barruko ekitaldi gisara ari dira egiten txorien kantu lehiaketa, 09:ooetan hasita. 13:00ak arte, nahi duenak zabalik ditu Mendibeltzeko ateak. Hori bai, epaileak eta txoriak zelaiaren erdian daude, haien kantua behar bezala entzun dadin, eta belarri fina behar da harmailetatik ezer entzuteko.
Euskal Herrikoak eta Errioxakoak (Espainia) dira parte-hartzaileak, eta denera 86 txori aurkeztu dituzte. Madrildik ere etortzekoak omen ziren batzuk, baina azkenean ezin izan dute, antza bidean arazoren bat eduki baitute. Berez, 96 txorik hartu behar zuten parte.
8 txori mota ari dira lehian, eta antolatzaileek esan dutenez, maila ona dute batzuek, Espainiako Txapelketan ere parte hartu baitute. Kantuak entzutea zaila den arren, txoriak bertatik bertara ikusteko aukera badute herritarrek.
Eskualdekorik ere badabil lehian: Angel Trula zarauztarra, adibidez. Bera eta beste bi anaia dabiltza antolatzaile lanetan, gainera, Angelek HITZAri azaldu dioenez.