Finalista guztiak, eta txapelduna, Orioko frontoian
Paul Iruretagoiena Rezola ataundarrak irabazi du bertso txapelketa, eta Azkaineko Aitor Servier Etxexuri izan da txapeldunorde. Orioko pilotalekuan jokatu dute finala bederatzi bertsolari gaztek, tartean
Iñigo Ibañez azpeitiarrak.
Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketaren finala 11:00etan hasi da, eta aurkezle lanak Maialen Lujanbio Zugastik egin ditu. Bederatzi bertsolariak lanean hasi aurretik, Orion bertsolaritza lantzen duten Sara Mujika eta Olatz Aizpurua ikasleek bertso bana bota dute, parte-hartzaileei eta ikusleei herrira ongietorria emanez.
Amaieran, Josune Arakistain eta Julene Otaegi trikitilari bikoteak girotu du Orioko pilotalekua epaileek euren erabakia hartu bitartean.
Bertsoen ondoren, bazkaria eta musika
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluarekin elkarlanean, bertako produktu ekologikoak oinarri dituen bazkaria egin dute herriko plazan. Amaieran, bertsoen tartea egon da berriz: Maialen Lujanbiok eta Sustrai Colina Acordarrementeria bertsotan ibili dira, eta haien ondoren Keshala eta Bi Bala taldeek eskaini dituzte kontzertuak Orioko plazan.
Ikusi sanpedroetako egitaraua osorik.
Sustrai Colina eta Paul Iruretagoiena gaztea